miércoles, 30 de junio de 2010

NOR ETA.....JOSU PALACIOS

AURKEZPENA:
Josu Palacios Abete. 57 urte. Donamartiri Untz (San Martin Unx)-en jaioa. Bilbon bizi naiz.

LANBIDEA
Ingelesa irakaslea naiz. Hogeita hamar urte daramatzat irakaskuntzan; lehenengo hiru urteak pribatuan (Berriozarren, Agustinos-en) eta azkeneko 27ak, publikoan.
Honako institutu hauetatik pasatu naiz: Elgoibar, Ondarru, Mungia, Igorre, Portugalete, Iurreta (hemen hamaika urtez egon nintzen) eta Deriokotik (gaur egun hemen nago eta ziur asko ikastetxe honetan jubilatuko naiz). 30 urte hauetan hainbat ikasgai eman behar izan ditut: gaztelania, etika, muska, etab.
Orain bakarrik ingelesa ematen dut (BBHn eta Batxilergoan). Irakaskuntza beti gustatu zait, baina azken bolada honetan nekatu samar nago (hau izango da zahartzen ari naizelako?): Egia esan, ikasleria azkeneko urte hauetan erabat aldatu da. Txarrera esango nuke nik.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?
1977 an, soldaduskan nengoenean, nire kabuz.

Zein tokitan ikasi duzu?
Arturo Kanpionen. Patxi Salaberri izan zen nire lehenengo irakaslea. Gero barnetegi batzuetan ikasi nuen.

Zergatik?
Alde batetik hizkuntzak ikastea beti gustatu zaidalako eta beste aldetik, txikitatik EUSKALDUNA sentitu naiz eta zer hobe gure hizakuntza berreskuratzea baino.

Praktikatzen al duzu? Nolakoa da euskararen egoera Bilbon?
Bai, gero eta gehiago. Bai ikastetxean, etxean eta kalean.
Nik uste dut euskararen egoera larria dela Bilbon, baina orain dela hamar urterekin konparatuz, askoz hobea da. Etorkizunari begira, baikorrak izan behar dugu.

Eta merindadean?
Ikusten da gero eta ikasle gehiagok ikasten duela euskaraz; gero eta guraso gehiago euskararen munduan sartuta dabiltzala. Lehen esan dudan bezala, optimistak izan behar.
Herrira oso gutxitan joaten gara, bakarrik udan, eta sasoi horretan bai igerilekuan bai kalean euskara entzuten da.
La Voz de la Merindad

No hay comentarios: