jueves, 18 de octubre de 2012

2012 KO XALBADOR EGUNA UREPELEN


Aurtengo festa urri honen 27an eta 28an egingo da, Urepelen, eta Xalbador eta Joakin Berasategi goraipatuko dira aurten, Berasategi zena antolatzaile taldeko kide eta laguntzaile zintzo izan baitzen urteetan ere. Hauxe izango da egitaraua:
Urriaren 27an, larunbatean:
• 18:00: Kantaldia, Eider eta Gorka Zabaleta oiartzundarrekin, Urepeleko eskola etxean.
• 19:00: Mahaingurua, Kintoa eta Nafarroari buruz. Anjel Ainziburu (Luzaide) eta Antton Currutcharry (Baigorri) mintzatuko dira, Joxemari Iriondoren begirapean.
. 20:30: Lagun arteko afaria, Eider eta Gorka Zabaleta, Xendarineko ahizpak (Urepele) eta Mutrikuko trikitilariekin
Urriaren 28an, igandean:
• 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutuz.
• 10:30: Meza, Xalbador eta Joakin Berasategi gogoratuz.
• 11:00: Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko bideo emanaldia plazan.
. 11:30: Donapaleuko (Baxe Nafarroa) joaldunak eta Baigorriko trikitilari Indart anaiak karrikan zehar ibiliko dira.
. 12:00: Larraineko (Zuberoa) dantzariak.
• 13:00: Herri kirolak, zoin gehiagoka Donazaharreko (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeak.
. 14:00: Bideo emanaldia, Joakin Berasategi omenduz. Eta bazkaria, Zabaleta anaia-arrebak eta Xendarineko ahizpak kantari direla.
• 15:30: Haurren txokoa. Eta aldi berean, bertsolariak: Joxe L. Gorrotxategi, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II. Gai-jartzailea: Joxemari Iriondo.
• 17:30: Erromeria.
Igande eguerdiko bazkarian parte hartu nahi baduzu, deitu 0033624332995 telefono zenbakira, edo idatzi deiadarra@yahoo.com-era, urriaren 22az aurretik. Esker mila aunitz aldez aurretik.



No hay comentarios: