lunes, 27 de enero de 2014

JEXUXMARI MUJIKA: "JESUKRISTOK EZ ZUEN BI SEXUEN ARTEAN BEREIZKETARIK EGIN"

Sexu eta ugalketa eskubideen inguruan Medicusmundi Gipuzkoak antolatu zituen topaketetan parte hartu zuen Jexuxmari Mujikak azaroaren amaieran. Eskubide horien inguruan eliza katolikoak bere jarrera aldatu dezan, besteak beste «emakumearen heldutasun eta autonomia aitortu» eta «bibliaren irakurketa maskulinoari ihes egin» behar diola uste du.

EMAKUMEEN PAPERAREN INGURUAN JESUKRISTOK ZABALDU ZUEN MEZUA OSO IRAULT ZAILEA IZAN ZELA DIOZU, GIZONEZKOEN PAREAN JARRI NAHI IZAN ZITUELAKO. BAINA HORI EZ DA, ZORIT XARREZ, ELIZAK URTEETAN ZEHAR EGIN DUENA. AZALDU MEZU IRAULT ZAILE HURA. ZERGATIK USTE DUZU ELIZAK ENT ZUNGOR EGIN DIOLA? 

Halaxe izan zen. Jesusek bere ikasleen artean emakumeak gizonezkoak bezalaxe onartu zituen, hauekin hurbileko harremana izan zuen oso, bere mezu salbatzailean ez zuen inoiz  bi sexuetakoen artean inolako bereizketarik egin. Hori guztiz irault zailea zen orduan. Lehen kristauen artean -hori ere esan behar da garbi- emakumeek protagonismo handia izan zuten. Lehen elkarteak zuzent zerakoan ere bai. Garrantzi hori apurka-apurka joan ziren galt zen. Arrazoiak: kultura patriarkalean sortu ziren kristau elkarte haiek are eta patriarkalagoak ziren Grezia eta Erromako kulturetan ezarri ziren, eta honek ere badu bere garrant zia; elkarteak indar hart zen joan ahala gizonezkoen botere interesak indartu ziren. Ondorioa: emakumea kristauen artean ere bigarren mailako gertatu zen; eta ez epe mot zerako. Ebanjelioetako berdintasunezko mezu ederraren aurka, noski.

SEXUA ETA FAMILIA GIZARTEA KONTROLAT ZEKO MODU ERAGINKORRA IZAN DIRA ELIZARENT ZAT HISTORIKOKI. ETA MODERNIZAZIOAK EZ ZUEN LORTU JARRERA HORI ALDAT ZEA.

Nik modernizazioari hemen modernitatea deituko nioke, garai bat adierazten duena. Nahiz eta hit z hau ia beti adierazgarri positiboekin jant zi ohi dugun, XVI-XVII. mendeko botere politikoek gizartea kontrolat zeko bideak indartu eta egituratu egin zituzten, eta hauek ere garbi izan zuten emakumeen bizkar egin zitekeela hori ondoen. Horretan eliza katolikoa bidelagun izan zuten, noski. Geroago mila gauzetan ez, baina horretan bai.

EMAKUMEEN JAKINDURIA ETA GAITASUNEI BELDUR IZAN DIETE ELIZAK ETA, ORO HAR, GIZARTE PATRIARKALAK?

Elizak, gizarte patriarkalak eta egungo gizarte kont sumistak ere esaneko ardiak nahiago ditu inguruan edo mendean, jakinduria handiko eta irit zi kritikoaren jabe diren gizaki helduak baino. Boterezaleak menekoak behar ditu. Eta hainbeste aurrerapen ustezkoen sort zaile izan den gizarte historiko moderno hari meneko eta esaneko bihurt zen errazen emakumeak izan zit zaizkion, horretan botere gabeko edo guztiz meneko zituen gizonezkoak ere lagunt zaile izan bait zituen. Azkenerako emakume asko ere bai. Hain berezko irudit zen zen hori! Elizan ere nabarmen gertatu da holakorik. Elizak, gainera, horretaz profitat zeaz gain, jokabide hori moralizatu eta sakralizatu egin zuen bere dotrinarekin.

EMAKUMEEN INGURUKO MEZU FALT SUA ZABALT ZEN DELA USTE DUZU ZUK. GIZAKI ZORAGARRIA DA, BAINA MENPEKOTASUN EGOERAN ETA OT ZANA NAHI DUTE.

Bai, eta horrekin adi egon behar da. Giza Eskubideak ezagutu eta, hit zez behint zat aitortuz gero, zaila da emakumeen berezko balioa ukat zea, gizonezkoen pareko ez kont siderat zea, edo ez direla esatea. Baina hona hemen tranpa: «Zuk, emakume, gizonezkoak baino gehiago balio duzu, zure barneko ontasun, intuizio eta zerbit zurako prestutasunak gizonezkoaren edozerk baino gehiago balio du; hori geldi bedi garbi, … zuk horregatik inportanteenak diren eginkizunetara zuzendu behar duzu zure gaitasuna: ama izatera, familia zaindu eta indart zera… Arazo publiko eta teknikoak ut zi gure esku. Zu zara gizaki baliot suena, zu zara gure erregina, … baina ez gait zazu, arren, neskamerik gabe ut zi!». «Eta nire autonomia eta bizi proiektua eraikit zeko eskubidea? Ah, …».

ZURE IKUSPEGITIK, ZEIN BALDINT ZA EMAN BEHAR DIRA ELIZAK SEXU ETA UGALKORTASUN ESKUBIDEEN INGURUKO BERE JARRERA ALDATU DEZAN?

Baldint za zenbait aitatuko ditut. Lehena, galdera nagusi honi ez ihes egin: tradiziozko moral katolikoan nola it sasi daiteke haragiaren eta zent zuen eta plazeraren aurka ez dagoen espiritualitatea? Hau ezinbestez egin beharra dauka elizak, jakinik baina, ederra den sexua eta honek dakarren plazer hori oso gauza delikatua dela, inoiz inori edo elkarri kalte egiteko erabili behar ez dena. Horren ondoren, emakumearen heldutasun eta autonomia aitortu, horrek esan nahi duen eta exijituko dion guztiarekin, bibliaren irakurketa maskulinoari ihes egin, bere historiaren azterketa kritikoa bideratu, aitortu behar dena aitortuz, beldurra gainditu, iritzi ezberdintasunari leku egin, egiaren jabe ordez egiaren bilatzaile bihurtu, horretarako ent zuten ikasiz…

ABORTOAREN GAIA PIL-PILEAN DAGO GURE INGURUAN. 

Hori egia da. Ez dakidana da pil-pilean egote etengabeko horrek ezer onuragarririk ekarriko digun. Gauzatxo bat zuk soilik honetaz: sexua eta ugalketa eztabaida politiko bihurtu izan dira beti, kontrol bide nagusi izan direlako gizartean. Honek emakumezkoari ekarri izan dizkion ondorioen berri badakigu. Azken hau azterketa etiko zint zo batek kontuan izan behar du beti.

Horretaz gain: abortoa ez da ekintza desiragarria inoiz. Ez da, noski, ugalketa neurtzeko bide egokia. Egun badago, hainbeste eztabaida desleialen ondoren, zenbait jendek -gazteenek batez ere- arazo honen garrant ziaren kont zient zia galt zeko arriskua. Bizit zan badira egoerak soluzio onik ez daukatenak, eta onena aurkit zeko erant zukizuna ezartzen digutenak. Arazo honen aurrean ere zent zu kritikorik ez da galdu behar, beraz. Hori jakinda, beste zenbait gauza: hit zak eta kont zeptuak ondo neurtu behar dira, biologiaren aurrerapenei kasu egin behar zaie, guztia ez dela berdin garbi jakin behar da, honetaz egokienak liratekeen legeak ezartzea ez dela elizaren egitekoa, gizartearena baizik. Zigorren gogortasunaren esku ez dago, inola ere, arazoaren biderat ze egokiena, eta batez ere, egoera egiaz bizit zen ari denaren autonomia eta kont zient zia justu bizitzaren izenean hartu behar dela kontuan.

FRANCISCO AITA SANTUAREN AZKEN MEZUAK, BESTEAK BESTE ABORTOAREN ETA HOMOSEXUALITATEAREN INGURUKOAK, OSO DEIGARRIAK IZAN DIRA. ZEIN IRITZI DUZU?

Nik oso pozik irakurri ditut bere zenbait adierazpen. Egiten edo egin nahian ari den zenbait gauzari ere esperantzaz begiratu diet. Inportantea izango lit zatekeen zerbait egin nahian ote dabilen iduritzen zait. Eliza ofizialean behin betirakoak ziruditen ikuspegi eta manera zenbait aldatu nahi dituela. Kostako zaio, baina bide berri bat irekitzeari hasiera igoal emango dio.

«Egun mugan bizi behar da, eta ausarta izan». «Jainkoa historia gisa errebelatu da, ez egia abstraktu multzo bat bezala». «Norbaitek galdera guztien erantzun ziurra badu, inolako zalant zarik gabe, seinale, Jainkoa ez dagoela berarekin». «Elizak egia proklamatzean baino, egia zint zo eta elkartasunean bilatzean adierazten du bere mezua». «Nor naiz ni borondate onez dabilen homosexual bat juzgatzeko». Hauek denak bere hitzak dira. Vaticanoko kontuak argitzeko kanpoko auditoria bati eman dio agindua. Gai errepikariegiak (zuk aitatutakoak) izan diren horietaz kristauei beren iritziaz zint zo galdetzeko agindu die got zaiei. Oraindik hit zak eta lehen aztarnak baino ez dira, baina badirudi egiaz nahiago duela arriskuak hartu eta munduko arazoei  heldu egingo dien eliza, beti bere buruari begira eta bere instituzioaren indarrari nola helduko dion kezkatua dagoena baino. Ea bada.

hirian.com


No hay comentarios: